Pages Menu
TwitterFacebook
Categories Menu

Xarma Hostel, Iruñeko aterpetxe berri bat da. 2013ko maiatzatik irekita.

Aterpetxea, Iruñeko erdialdean kokatuta dago. Hiriaren Alde Zaharretik 5 minututara. Lekua oso lasaia da, atseden hartzeko lekurik egokiena. Inguruan tabernak, jatetxeak, dendak eta berdeguneak daude, paseo bat nahiko izango da leku garrantzitsuenetarara heltzeko. Xarma Hostel leku bikaina da era ederrean eta atseginean hiria eta hiriko ohiturak ezagutzeko, .

Xarma Hostel / Aterpeak lasai egoteko, irakurtzeko, interneten aritzeko edo lagunekin gustora egoteko egongela ezihobea du. Izan ere, sofak, liburuak, ordenagailuak eta mahai jolasak ditugu. Gure bezeroen eskura dagoen sukaldean edozein otordu presta dezakezu, hau guztiz hornituta dago. Bestalde, Atepetxeak terraza-lorategi bat du. Hor bertan, eguzkitan egon zaitezke freskagarri bat hartzen duzun bitartean.

Logelak garbiak eta erosoak dira. 6 eta 4 lagunendako logela partekatuak dira. Hauetaz gain, logela pribatuak ditugu. Hauetako logela batek ohe bikoitza du eta beste batek mugikortasuna murriztua duten pertsonentzat egokitua dago.
Komun eta dutxa guztiak partekatuak dira.

Harrerako ordutegia goizeko 8etatik gaueko 11etara da (8:00 – 23:00). Check in-a eguerdiko ordu 1etik (13:00) aurrera egin daiteke . Check out-a egiteko goizeko 11ak (11:00) baino lehen egin behar da.

Gosaria, ohe arropa eta interneteko sarbidea prezioaren barne daude. Egun osoan zehar bai kafea, bai infusioak bai gailetak dohainik dituzu. Bestalde, garbitegi zerbitzua, eskuohialak alokairuan eta edari hotzak ditugu.